Aves aplikazioak mota guztitako irudi eta bideoak, nahiz zure ohiko JPEG eta MP4 fitxategiak, eta exotikoagoak diren orri ugaritako TIFF, SVG, AVI zaharrak eta are gehiago maneiatzen ditu! Zure media-bilduma eskaneatzen du mugimendu-argazkiak, panoramikak (argazki esferikoak bezala ere ezagunak), 360°-ko bideoak, baita GeoTIFF fitxategiak ere. Nabigazioa eta bilaketa Aves aplikazioaren zati garrantzitsu bat da. Helburua, erabiltzaileek albumetatik argazkietara, etiketetara, mapetara, etab. modu errazean mugi ahal izatea da. Aves Androidera (Android TV barne) egiten da ezaugarri ugarirekin: widgetak, aplikazioko lasterbideak, pantaila-babeslea eta bilaketa globala. Baita ere, media-bisore edo -hautagailu bezala erabil daiteke.